Ducéré, Edouard
Baionako historialaria (Baiona, 1849 - Baiona, 1910). Baionako udal liburutegiko liburuzain orde eta «Société des Sciences et Arts de Bayonne» elkarteko idazkari izendatu zuten 1880. urtean. Baionako hiriaren historia aztertu zuen batez ere. Obra nagusiak: Dictionaire historique de Bayonne (1911-1915, 1976), Bayonne sous l’Empire (1906-1912, bi liburuki), Les corsaires basques et bayonnais sous la République et l’Empire (1898), Histoire maritime de Bayonne. Les corsaires sous l’ancien regime (1895) eta Invasion du Labourd et siège de Fontarabie (1636-1638).