Duchamp, Marcel
Frantses margolari eta marrazkigilea (Blainville, 1887 - Paris, 1968). Inpresionista izan zen 1913ra arte, eta ospe handia lortu zuen Nu descendant un escalier (1912, Biluzia eskailera jaisten) obrarekin. Francis Picabia frantses marrazkigilearekin batera dada higikundearen sustatzailea izan zen. Geroago, surrealismoaren eraginpean, egunero erabiltzen diren gauzak arte-lan bihurtu zituen irudien bidez. Estatu Batuetan bizi izan zen ondoren eta bertan antiarteari lotu zitzaion (Gioconda biboteaz). Filadelfiako Arte Ederretako Museoan aurkitzen dira Duchampen obra nagusiak.