Dracula
Abraham Stoker idazle irlandarrak sortu zuen irudimenezko eleberriko pertsonaia (Dracula Kondea, 1896). Kontakizunaren arabera, giza irudia hartu zuen banpiroa zen; Karpato mendietan bizi zen (Transilvanian), eta bere biktimen odola xurgatuz elikatzen zen. Literaturako eta zinemako lan ugariren iturburu izan da Drakula pertsonaia; horien artean, Nosferatu (F.W. Murnau, 1922) eta Dracula (Tod Browning, 1931, Bela Lugosi aktore hungariarrak jokatua) dira film aipagarrienak.