Douai
Frantziako iparraldeko suprefetura hiria (Nord). 47.570 biztanle. Notre-Dame eliza gotikoa (XIII-XVI. m.). XVI-XVIII. mendeko eliza, etxe eta eraikuntza publikoak. Unibertsitate eskolak. v Historia. Erromatarren inbasioaren garaian Duacum izan zen. XII. mendean Flandesko kondeen mendeko hiria zen. Luis XIV.ak konkistatu zuen 1667. urtean eta Utrechteko hitzarmenaren ondoren (1703), Frantziaren mendean geratu zen.