Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diori, Hamani

Nigeriar politikaria (Soundoure, 1916 - Rabat, 1989). Frantziako Legebiltzarreko diputatu izan zen, eta Biltzar Nazionaleko lehendakariorde. 1960an Nigeriako Errepublikako lehendakari izendatu zuten, Lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro. Nigeriako Alderdi Progresistako buruzagi izan zen, eta Afrikako Batasun Demokratikoko kide. 1974an militarrek indarrez kendu zuten kargutik.