Dingelstedt, Franz von
Alemaniar poeta, itzultzaile eta eleberrigilea (Halsdorf, Hesse, 1814 - Viena, 1881). Liburuzaina eta antzerki zuzendaria izan zen. Joera liberalekoa izaki, Alemania Berriarekin lotzen duten poema bilduma batzuk eman zituen argitara. Liedern eines cosmopolitischen Nachtwächters (1840, Jagole kosmopolita baten kantuak) poema bildumak arrakasta handia lortu zuen herri xehean. Das Haus der Barnefeldt (Barnefeldt-en etxea) drama eta Unter der Erde (1840, Lurrazpian) eleberria, beste obren artean, idatzi bazuen ere, Molière eta Shakespeareren obrak itzultzeak eman zion ospea batez ere.
- dindilizka
- dindirri
- Dindo, Richard
- Dine, Jim
- Dinesen, Isak
- Dingelstedt, Franz von
- dingilizka
- Dingle
- dingo
- Dini, Lamberto
- dinitro