Dindo, Richard
Suitzar zinemagilea (Suitza, 1944). Suitza alemanean sortu zen. Bere filmetan bi gai agertzen dira nagusiki: artea (Naif pintoreak ekialdeko Suitzan, 1972; Charlotte, bizitza edo antzerkia?, 1992) eta politika (Suitzarrak Espainiako gerran, 1973; L’Exécution du traître à la patrie Ernest S., 1975). Beste film batzuen artean ditu: Dani, Michi, Renato eta Max (1987), Arthur Rimbaud, biografia (1991), Che Guevara, Boliviako egunkaria (1994).