dinitro
Kim. Gai organiko batek osagai dituen bi hidrogeno atomoen ordez bi nitro (NO2)multzo dituela adierazteko erabiltzen den aurrizkia. v Dinitrobentzenoa. Bentzenoaren eratorria, molekularen eraztuneko hidrogeno atomoen ordez bi nitro multzo dituena [C6H4(NO2)2]. Hainbat isomero ditu, nitrobentzenoaren nitrazioaz ateratzen direnak. Kolore emaileen eta gai organikoen sintesian erabiltzen da batez ere, eta zeluloidea egiteko kanforraren ordezko. v Dinitrofenola. Fenolaren eratorria, haren molekularen eraztuneko bi hidrogeno atomoren ordez bi nitro multzo dituena [C6H3OH(NO2)2]. Erraz urtzen da alkoholetan, bentzenoan, kloroformoan eta alkalietan. Kolore emaileen sintesia egiteko eta zura kontserbatzeko erabiltzen da besteak beste. Gai pozoitsua da, eta pozoidura larria denean, gibelean, odolean, giltzurrunetan, eta beste zenbait gorputz ataletan kalteak izaten dira.