Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

difteria

iz. Med. Eritasun zornetsua, eztarrian mintz faltsuak sortzea ezaugarritzat duena; ahoan, faringean, laringean, sudurrean eta belarrietan ere sor daiteke. Gaixotasunaren ernaldia 3-4 egun bitartekoa izan ohi da. Gaixotasunaren bakterioa Klebs-ek aurkitu zuen 1883an. Zenbaitetan gaixotasuna oso larria izaten da; gaur egun erabiltzen den sendabidea Roux eta Yersinen ikerketetan oinarritzen da, horiek bakartu baitzuten 1890ean difteriaren toxina. Oso eritasun kutsakorra da, eta gaixoak mikrobioak desagertu arte bakarrik egon beharra du.