diferentziazio
iz. Biol. Enbrioiaren garapenean zelulen, ehunen eta organoen egituretan, morfologian eta funtzioetan gertatzen diren aldaketak. v Mat. Funtzio baten diferentziala zehazteko erabiltzen den eragiketa. v Geol. Osagaiak berdintsuak dituen magma bat zati desberdinetan banatzen dituen prozesuen multzoa; osagai desberdin horietatik hainbat motatako harri igneoak sortzen dira. Magmaren diferentziazioaren prozesurik funtsezkoena kristaltze zatikatua da.