difusio
iz. Fis. Isurkari baten zatiak osaeraz, tenperaturaz eta abarrez barruti jakin batean barreiatuz, homegeneo egiten dituen prozesua. v Materiaren egoera guztietan gerta daiteke difusioa, gasetan, isurkarietan nahiz solidoetan. Gasak azkarrago nahasten dira isurkariak eta isurkari egoeran dauden solidoak baino. Solido baten difusioa presio apaletan baizik ezin gerta daiteke. Difusioa hainbat helburutarako erabiltzen da. Kimika industrietan solidoak lehortzeko eta gasak xurgatzeko erabiltzen da batez ere. v ik. barreiadura.