diferentzial
iz. Fis. Tenperatura aldaketa txikiak neurtzen dituen termometroa. v Teknol. Hiru higikari lotzen dituen mekanismoa. Higikari bakoitzaren lastertasunak, gainerako bien higiduraren baturarekiko edo diferentziarekiko proportzionala behar du izan. || Ibilgailuetan, motorraren indarra gurpil eragileei igortzeko mekanismoa, bihurguneetan gurpil bat bestea baino lasterrago birarazten duena. v iz. eta izond. Mat. Kalkulu diferentziala: deribatuetan oinarritua, funtzio baten puntu garrantzitsuenak kalkulatzeko erabiltzen dena. v Funtzio baten diferentziala. Mat. Aldagai erreal baten ƒ funtzio errealarentzat, funtzio horrek deribatu finito bat duen x «hasierako balio» batentzat, eta aldagaiaren h gehikuntzarentzat, funtzio horren deribatuaren eta h gehikuntzaren arteko biderketa. Geometrian, aldagai mendekoaren hasierako baliotik eta gehikuntzaren baliora bitarteko aldagai mendekoaren gehikuntza adierazten du. v Ekuazio diferentziala. Funtzio ezezagun bat bere balioaren eta funtzio horren zenbait deribaturen balioen bidez ebazten den ekuazioa.