Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dido

edo Elisa. (Fenizieraz, Allizah; Gr. Dido). Mit. Mitologiaren arabera, Kartagoko hiriaren sortzailea. Tiroko erregearen alaba eta Pigmalionen arreba zen, tradizioak esaten duenez. Pigmalionek Didoren senarra hil zuen; Didok harengandik ihes egin eta Kartago sortu zuen. Virgiliok Eneasen maitale bihurtu zuen Eneidan. Eneasek utzi zuenean, bere buruaz beste egin zuen.