Dewey, John
Estatu Batuetako pedagogo eta filosofoa (Burlington, Vermont, 1859 - New York, 1952). Pragmatismoan oinarrituriko filosofia landu zuen, instrumentalismo edo funtzionarismo deituko zuena. Argitalpen nagusiak: Eskola eta gizartea (1899), Art as Experience, Democracy and Education, Experience and Nature (1925) eta Human Nature and Conduct.