Dewar, sir James
Eskoziako fisikari eta kimikaria (Kincardine on Forth, 1842 - Londres, 1923). Tenperatura hotzen azterketaz eta hutsunea egiteko moduaz egin zituen lanengatik da ezaguna. Hidrogeno urtua kopuru handietan lortu zuen lehenengoa izan zen. Bere izena daraman ontzia eta kordita deituriko leherkaria asmatu zituen 1898. urtean. v Dewar-en ontzia. Termo gisa edo isurkari bihurtutako gasak gordetzeko erabiltzen dena. Geruza bikoitza du, eta bi geruzen artean hutsunea egiten da. Beroa igaro ez dadin, erdiko gunea inguratzen duten geruzen azalak zilarrezko ispiluez daude estalita.