Deuteronomio
Pentateukoa osatzen duten bost liburuetako bat. Bibliaren bosgarren liburua da, eta 34 ataletan eta 959 txataletan dago banatua. Bertan jasotzen da juduak Lur Agindura iristear zeudela Moisesek egin zuen hitzaldia, Legearen azalpen berria emanez. Halaber, gogora ekartzen da judu herriaren ibilera Egiptotik irten zenez geroztik: Irteera, Sinai mendiko gertaera, etab. Bukaeran Moisesen azken agurreko hitzaldia dator eta haren heriotzaren kontakizuna.