Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

deuterio

iz. Fis. Hidrogenoaren isotopoa, nukleoa protoi batez eta neutroi batez osatua duena (D; at. p.: 2,01). Hidrogeno astuna ere esaten zaio eta ur astunaren osagaia da. Hidrogeno arrunteko 6.900 zatiko deuteriozko zati bakarra azaltzen da izadian. 1932an aurkitu zuten C.H. Ureyk, F.G. Brickeddek eta G.M. Murphyk.  v  Deuterio oxidoa. Ur astuna, deuterioz eta oxigenoz osatua.