Deutsch, Simon
Alemaniar iraultzailea (Viena, 1824 - Londres, 1877). Vienako altxamendu iraultzailean parte hartu izanagatik, hiltzera kondenatu baitzuten (1848), Suitzara jo zuen eta handik Parisa. Bertan Micheletekin, Proudhomekin eta sozialistekin hasi zen harremanetan. Lehen Internazionaleko buruzagia izan zen baina ezin elkarretaratu izan zituen Marx eta Bakunin, berak nahi bezala. 1870. urtean Frantziaren alde borrokatu zen Prusiaren aurkako gerran. 1871. urtean Paris-ko Komunan hartu zuen parte. Bere bizitzaren amaieran Turkia Gaztea higikundea bultzatu zuen.