Desargues, Gérard
Ingeniari eta matematikari frantsesa (Lyon, 1593 - Lyon, 1662). Lan handia egin zuen matematika alorrean. Berea da Desargues-en teorema izenez ezagutzen dena. Era berean, ikerketa sakonak egin zituen sekzio konikoei eta hirukiei buruz; azterketa horietan oinarrituta landu zuen Poncelet-ek bere teoria irudi homologikoei buruz. Lan aipagarriak: Traité de la section perspective (1636). Brouillon projet d’une atteinte aux événements des rencontres d’une cône avec un plan (1639). Azken liburu honetan geometria proiektiboaren oinarriak idatzi zituen eta lan horrek eragin handia izan zuen Pascal-engan.