Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

desaminazio

iz. Biokim. Aminoazidoen katabolismoaren aldaketa, eta, transaminazioarekin batera, organismoak soberan duen nitrogeno aminikoa galarazten duena. Erreakzio honek amino taldea (‑NH2) amoniako bilakarazten du eta disaminasa (entzima mota) batek katalizatzen du aldaketa hori. Erreakzioak bi zati ditu eta batera gertatzen dira biak; lehenengoan aminoazidoa oxidatu egiten da eta bi hidrogeno galtzen ditu, eta bigarrenean, aminoazidoak ura hartzen du eta a-zetoazido eta amoniako bihurtzen da. Gibela da desaminazioaren organo nagusia.