Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Derogy, Jacques

Frantses kazetaria (Paris, 1925 - Paris, 1997). Kazetaritzan egin zuen ikerketa lanagatik da, batez ere, ezaguna. Franc-Tireur egunkarian egin zuen lana, eta hainbat gai jorratu zituen bertan: gizarte gaiak, osasun gaiak eta politika. 1948an Libération egunkariko erreportari gisa hasi zen lanean. Frantziako emakumeei eta abortuari buruzko inkesta bat argitaratu zuen, eta inkesta horretan oinarrituta, Des enfants malgré nous (Haurrak, guk nahi ala ez) liburua argitaratu zuen; liburu hori zela-eta, Alderdi Komunistatik bota zuten. 1959tik aurrera L’Express astekarian lan egin zuen ikerketa kazetari bezala. Jatorriz judua izanik, sentikortasun berezia erakutsi zuen Israelgo aferari buruz; horren agergarri dira 1996 eta 1997an Le Monde egunkarian Benjamin Netanjahu-ren zabaltze politikaren kontra idatzi zituen zutabeak.