Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Denisov, Edison

Sobietar musikagilea (Siberia, 1929 - Paris, 1996). Shostakovitxen esanetara ikasi zuen musika kontserbatorioan. Konposizioa, orkestrazioa eta pianoa ikasi zuen, eta Moskuko Kontserbatorioan irakasle jardun zuen. Frantziako kulturarekin eta hizkuntzarekin harreman estua izan zuen, eta horren aztarnak ageri dira Denisoven lan askotan. Baudelaire-ren poemei, adibidez, jarri zien musika. Berak ondutako lanen artean ditu: Egunen aparra (1981, opera), Lau Neskak (1986, opera), Sinfonia orkestra nagusirako (1988). Errusiako erregimena aldatu zenean, erlijioan inspiratutako gaiekiko joera erakusten hasi zen: In Deo speravit cor meum (1984), Betiereko argia, abesbatza mistorako (1988), Testamentu berriaren hiru zati (1989) eta Jesu Kristo Gure Jaunaren Bizitza eta Heriotzaren Historia (1992, oratorioa).