Denis, Maurice
Margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazle frantsesa (Granville, 1870 - Saint-Germain-en-Laye, Paris, 1943). Sinbolismoaren kritikaria, Nabis taldeko kidea izan zen. 1895-1897 bitartean Italian izan zen eta bertan nazarenoen pinturaren eta XIV-XV. mendeko erlijiozko freskoen margolarien eragin handia izan zuen. G. Desvailličres-ekin batera erlijiozko artea garatzeko lantegia sortu zuen 1919. urtean. Champs-Elysées-eko antzerkiko sabaia pintatu zuen 1912an. Maurice Denis pinturaren kritikan nabarmendu zen, batez ere, eta hainbat liburu argitaratu zuen horren gainean.