Denikin, Anton Ivanovitx
Errusiar jenerala (Varsoviatik hurbil, 1872 - Ann Arbor, Michigan, 1947). Errusiarren eta japoniarren arteko gerran (1904-1905) eta Lehen Mundu Gerran (1914-1916) hartu zuen parte. Errusiako behin-behineko gobernuaren aurka jardutea leporatu zioten eta Kornilovekin batera atxilotu zuten, nahiz eta urte berean aske utzi (1917). Kornilovekin batera armada antikomunista antolatu zuen eta hura hil zenean Kaukasoko iparraldea, Kharkov eta Kiev okupatu zituen (1917). Mosku bera mehatxatu zuen baina bere armadako gehienak ukrainarrak zirenez, ez zioten lagundu nahi izan, eta Denikinek hegoaldera, Krimeara, jo behar izan zuen 1920. urtean. Mendebaleko Europan bizi ondoren, Estatu Batuetara erbesteratu zen, azkenik, 1945. urtean.
- dendu
- Deneuve, Catherine
- Deng Yingchao
- denge
- Deniker, Pierre
- Denikin, Anton Ivanovitx
- Denis, Maurice
- Denis, santua
- Denisov, Edison
- Denizli
- Denon Artean