Deligne, Pierre René
Belgikar matematikaria (Brusela, 1944). Bruselako Unibertsitate Librean egin zuen lizentziatura, eta doktoregorako ikasten jarraitu zuen 1968 arte. 1967-68 urteetan, doktoregoa bukatu baino lehen, Belgikako Ikerketa Zientifikorako Fundazio Nazionaleko kide izan zen. 1968an Bures-sur-Yvette-ko Ikerketa Zientifiko Aurreratuen Institutura joan zen (Frantzian), eta bi urte geroago bertako kide egin zuten. 1984an Princetongo Ikerketa Aurreratuetarako Institutura joan zen, eta han irakasle aritu zen. Deligneren ekarpen garrantzitsuenetariko bat Weil-en hiru konjeturen ebazpena da. Horien bidez geometria aljebraikoa eta zenbaki aljebraikoen teoria sortu zen, eta lan horri esker, Delignek Fields domina jaso zuen Helsinkiko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (1978). Delignek beste arlo askotan ere lan egin du: Hilbert-en 21. problema, Hodge-ren teoria, moduluen teoria, forma modularrak, Galoisen adierazpideak, L-serieak eta Langlands-en konjeturak, eta talde aljebraikoen adierazpideak. Fields dominaz gainera, Suediako Errege Akademia Zientifikoaren Crafoord saria jaso zuen 1988an, geometria aljebraikoan egindako ikerketa lanari esker.
- deliberazione
- delibero
- Delibes, Leo
- Delibes, Miguel
- Delicado
- Deligne, Pierre René
- Delika
- delikatu
- DeLillo, Don
- delirium tremens
- delitu