Delicado
edo Delgado, Francisco. XVI. mendeko espainiar idazlea (Kordoba, 1480 - Venezia, 1534). Nebrijaren ikaslea zen, eta Italian bizi izan zen XI. mende hasieraz geroztik. Bertan La lozana andaluza eleberri pikareskoa idatzi zuen. Obra horretan garai Italian hartan bizi zen gizarte ustelaren giroa islatzen du egileak. Bereak dira, halaber, Amadís de Gaula (1533) eta Primaleón (1534) obrak ere.