Decaris, Albert
Frantses grabatzailea (Sotteville-les-Rouen, 1901- Paris, 1988). Arte ederrak eta grabatugintza ikasi zituen. 1919an Erromako sari nagusia jaso zuen Eva bekatuaren aurrean grabatuagatik. 1930eko eta 1940ko hamarkadetan, literatura lan garrantzitsu askoren irudiak egin zituen: Vigny-ren Destinées, Chateaubriand-en Lettres de Rome, Shakespeare-ren David eta Salomon erregeen liburua eta Macbeth, Corneille-ren lan batzuk eta beste hainbat idazle klasikoren lanak. Grabatu lanaz gainera, postarako zigiluetan egindako lanagatik da gehienbat ezaguna. Frantzia, Monako eta Afrikako herrialde frankofonoentzat ehunka zigilu egin zituen. Zigilu bilduma ezagunenen artean ditu: Txad-etik Rhin-era, Hector Berlioz-en mendeurrenaren zigiluak (Monako, 1969) eta Vercingétorix eta Napoleonen zigiluak. Bere lanak Parisen eta New York-en erakutsi zituen.