Deba
Bizkaiko eta Gipuzkoako ibaia. Elgea mendietan jaio (825 m) eta 58 km egin ondoren Deba herrian isurtzen du ura Kantauri itsasora. Herri hauetatik igarotzen da: Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Deba. Deba ibaiaren adarrak Aramaio, Arantzazu, Antzuola, Ego eta Kilimon dira.