Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deba

Gipuzkoako kostaldeko udalerria (Debabarrena). Mugak: iparraldean Kantauri itsasoa eta Zumaia, ekialdean Zestoa, mendebalean Elgoibar eta Mutriku, eta hegoaldean Azkoitia eta Azpeitia. Altuera 4 m. 51,9 km2. 5.064 biztanle ditu (debarrak). Auzoak: Deba, Itziar eta Lastur. Deba ibaia herriaren ezkerraldetik igarotzen da. Euskara, gipuzkera; euskaldunak, % 75. Ekonomia jarduera nagusia industria eta turismoa dira. Aipagarriak dira Deba udalerriko leizeak (Urtiaga, Ekain, Ermittia), XIV. mendeko Santa Mariako parrokia eliza gotikoa eta X-XI. mendeetako Elgorriagako San Sebastian ermita. v Historia. Oso herri zaharra da, udalerri honen eremuetan dauden leizeetan duela 12.000 bat urte bizi baitziren Paleolitoko ehiztariak. Hiria 1343. urtean sortu zen eta lehen udal ordenantzak 1394. urtean jaso zituen. XIX. mendean galdu zituen Arroa (Zestoa) eta Garagartza (Elgoibar) auzoak. Gerra Zibilaren garaian Iruretagoyena koronelak gidatzen zuen Francoren aldeko osteak hartu zuen hiria (1936).