Dean, James
(James Byron, James Dean deitua). Estatu Batuetako zinema antzezlea (Fairmond, 1931 - Salinas, 1955). 1950-60 bitarteko urteetako gazteria urduri eta idealistaren sinbolo bihurtu zen. Auto istripu batean hil zen gazterik, eta gertaera hark areagotu egin zuen irudi hura. Hiru film egin zituen: East of Eden (1954, Eden Ekialdea); Rebel without a cause (1955, Zeren gabe asaldatu); Giant (Erraldoia, 1956), ospe handikoak hirurak.