Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Dios López, Javier

Espainiar idazlea (Madril, 1966). Dramaturgia irakaslea da Alcala de Henaresko Unibertsitatean. 1996. urteaz geroztik “La Barca Teatro” konpainiaren zuzendaria da, eta testu klasikoak zein garaikideak antzezten ditu. Bereak dira, besteak beste, Noche de San Juan, Tormenta de verano, Todo va bien, Vacío eta Chat/Indefensos antzerki lanak. 2005ean Euskadi Saria jaso zuen, gaztelaniazko literaturaren alorrean, Comida para peces lanarekin. Euskadi Saria antzerki lan bati ematen zitzaion lehen aldia izan zen.