Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

DDT

Kim. Dikloro difenil trikloroetanoaren laburdura. Kloraletatik eta klorobentzenotik lortzen da kondentsazio erreakzioen bidez. Gai solidoa da, koloregabea [(C6H4Cl)2CHCCl3]. Intsektu hiltzaile indar handikoa da baina kaltegarriak ez diren intsektuak ere hiltzen ditu, eta ez da ona bestelako izaki batzuentzat (hegazti, arrain eta landare); gizonarentzat ere kaltegarria izan daiteke gaizki edo neurriz gaindi erabiliz gero. AEBetan kotoi eta tabako landetan erabili izan zen eta Indian gaur egun gehien erabiltzen den intsektuak hiltzeko gaia da; hala ere 1969az geroztik gutxiago erabiltzen da eta DDTa galarazten ere hasiak dira zenbait tokitan (Suedia, Danimarka, Zeelanda Berria eta Ameriketako AEBetako estatu batzuetan, besteak beste). Hauts eran, urtuta edo aerosol moduan erabiltzen da.