Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Alba Eguiluz, Baikune

Bizkaitar musikagilea (Bilbo, 1965). J. C. Arriaga Kontserbatorioan egin zituen lehen ikasketak, eta ondoren Barakaldo eta Donostiakoan osatu zituen. Azken horretan egin zituen konposizio eta orkestra zuzendaritzako ikasketak. Francisco Escuderoren ikaslea izan da, eta atzerrian ere hainbat ikastaro egin ditu. 1986 eta 1987 artean Santurtziko Musika Eskolan harmonia irakasle izan zen, eta 1993tik aurrera bertako zuzendari.