Daranatz, Jean Baptiste
Lapurtar historialaria eta idazlea (Ezpeleta, ? - 1937). 1889. urtean apaiz egin zen. Azkueren lankidea izan zen haren Hiztegian, eta RIEV eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara bere lanak 1921. urteaz geroztik. Bereak dira Eskuara olerkia (1911), Recherches sur la ville et l’Eglise de Bayonne (1910, Baionako eliza eta hiriari buruzko azterketa) eta Curiosités du Pays Basque (1927, Euskal Herriko bitxiak, bi liburuki) obra guztiz interesgarriak. Botanikari buruzko lan zenbait ere utzi zituen.
- Danubio
- Dapsang
- Daqahliyya
- Dar al-Islam
- Dar es Salaam
- Daranatz, Jean Baptiste
- Darasse, Xavier
- daratulu
- Darboux, Gaston
- Dard, Frédéric
- Dardan, François