Daniell, John Frederic
Ingeles kimikaria (Londres, 1790 - Londres, 1845). Royal Society-ko kide izendatu zuten hogeita hiru urte zituela eta, King’s College eskolan kimikako lehenengo irakaslea izan zen. Zenbait tresna asmatu zituen, hezetasuna neurtzeko higrometroa besteak beste. Oso ezaguna egin zuten elektrokimikaren alorrean egin zituen bere lanek. Bere izena daraman pila asmatu zuen, kobre eta zinkezkoa, korrontea sortzeko lehenengo iturri ziurra izan zena.
- daniar
- Daniel Galitski
- Daniel Nevski
- Daniel
- Daniélou, Alain
- Daniell, John Frederic
- daniera
- Danilova, Alexandra
- Danimarka
- danimarkar
- Daninos, Pierre