daiak
iz. Etnogr. Borneo uharteko izen bereko herri bateko kidea. Daiakak, arrazaz malaysiarrak, milioi bat biztanle inguru dira. Erlijioz animistak edo politeistak dira, poligamoak. 40-50 familia hartzeko adinako etxaldeetan bizi dira. Erakunde horietan aginpide handia duen buruzagi bana dute. Ez dute egiazko leinu egiturarik, baina elkartzen dira gerrarako. Orain dela gutxi arte gerratik buru gehiago nork ekarriko zeukaten ohore handiz. Gizonezkoak oso abilak dira burdin forjan.