Dahl, Roald
Idazle ingelesa (Gales, 1916 - Londres, 1990). Haur eta gazteentzat idazten zuen. Bigarren Mundu Gerran hegazkinetako pilotu izan zen. Gerrako oroitzapenetan oinarrituta, The Gremlins izeneko liburua idatzi zuen. Ezkondu eta familia izan zuenean hasi zen haurrentzat eta gazteentzat idazten eta, harrezkero, etengabe jardun zuen horretan. Arrakasta handia dute idazle jori honen liburuek; batzuk euskarara itzuli dira. Lan aipagarri batzuk: James eta melokotoi erraldoia (1961); Charlie eta txokolate lantegia (1964); The Witches (Sorginak); Erraldoi On Miragarria; George’s marvellous medicine (Georgeren medizina miragarria). Azken hirurak Joan Mari Irigoienek itzuli ditu euskarara.