Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chiriqui

Panama ipar-mendebaleko probintzia. 8.758 km2 eta 294.000 biztanle. Hiriburua: David. Nekazaritza (bananak, kafea, kakaoa, artoa, tabakoa, azukre kanabera eta barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda). Lurpeko aberastasunak (kobrea, ikatza eta urrea).  v  Panamako sumendia, estatu hartako altuera gorena (Talamancako Mendiak, 3.478 m) duena. Izen bereko herrialdean (Ozeano Bareko Chiriqui-ko golkoaren eta Atlantiko aldeko Chiriqui aintziraren artean) dago, Costa Ricako mugatik hurbil. Chiriqui-ko herrialdeak (hiriburua: David), 8758 km2 eta 236.154 biztanle ditu. v Espainiarrak bertara iritsi baino berrehun urte lehenago indar handiko kultura zen chiriquia egungo Chiriqui herrialdean eta Costa Rica hegoaldean zabaldu zen.