Chirino, Martín
Eskultore espainiarra (Las Palmas, 1925). El Paso taldeko kide izan zen, eta bere obrak surrealismoaren, abstrakzioaren eta Afrikako artearen eragin nabariak ditu. Sari ugari jaso ditu (Arte Plastikoen Sari Nazionala, besteak beste, 1980an) eta bere obrak hainbat museotan daude ikusgai (New Yorkeko Guggenheim-en, Madrilgo Reina Sofían, New Yorkeko Metropolitan-en…). Ezagunak ditu Erregina beltzak, Afro-Can eta Penetrecan obrak.