Chissano, Joaquín Alberto
Politikari mozambiketarra (Chibuto, 1939). Gazterik ekin zion Mozambikeren independentziaren aldeko borrokari, eta Eduardo Mondlaneren idazkaria izan zen. FRELIMO (Mozambikeko Askapen Frontea) sortu orduko –1962– erakundeko kide egin zen, eta goi mailako erantzukizunak izan zituen. Mondlane hil zutenean (1969) FRELIMOko buruzagi berria zen Samora Machelen lagun mina egin zen. 1974an, Portugalgo Krabelinen Iraultzaren ostean, Mozambikeren independentzia ekarri zuten Lusakako Itunak negoziatu zituen, Machel eta Dos Santosekin batera. Trantsizio gobernuko (1974-75) Lehen ministro izan zen, eta ondoren atzerri gaietakoa. Mendebaldeko potentziekin harremanak hobetzen ahalegindu zen herrialde sozialistekikoak hautsi gabe, laguntza ekonomiko eta humanitarioa lortzearren. Samora Machel hil zenean (1986), Mozambikeko presidente izendatu zuten. 1992an bakea sinatu zuen RENAMOko gerrillariekin, 17 urteko gerra zibila amaiarazi zuena. 1994an, lehen hauteskunde demokratikoetan, Chissano hautatu zuten presidente mozambiketarrek.
- Chirico, Giorgio De
- Chirino, Martín
- Chiriqui
- Chirripo Grande
- chisinauar
- Chissano, Joaquín Alberto
- Chittagong
- Chittagong
- Chiusi
- Chivite Marco, Julián
- Chiyo