Charleroi
Belgikako hiria, Hainaut departamenduko hiriburua, Sambre ibaiaren eta Charleroiko ubidearen ertzean. 211.943 biztanle (1985). Unibertsitatea. Arte Ederretako eskola. Musika kontserbatorioa. XVIII. mendeaz geroztik garrantzi ekonomiko handiko hiria da: ikatzarria, burdingintza, kimika industria eta mekanikoa. v Historia. Espainiako Karlos II.ak sortu zuen Charleroi 1666. urtean. 1914ko abuztuan alemaniarrek oste frantsesak menderatu zituzten bertan.