Chaouchoin Loew Colbert, Claudette Lily
(Claudette Colbert izenaz ezaguna). Frantses antzezlea (Paris, 1905 - New York, 1996). Oso gazterik jo zuen Estatu Batuetara, eta 1927an lan egin zuen, lehenbizikoz, zineman. Erabateko porrota izan zen lehen film hura, eta ez zuela film gehiago egingo agindu zuen arren, 1929an itzuli zen zinemara. 1930ean Zortedun gizona egin zuen, eta horren ondoren Paramountek ordu arte inoiz sinatu izan zen kontratu garestiena eskaini zion. Guztira 60 filmetik gora egin zituen, komediak batez ere, eta Oscar sarietarako hainbatetan izendatu zuten. Besteak beste, film hauek ditu aipagarri: Gurutzearen seinalea (1932), Gau batez gertatu zen (1934) emakumezko antzezle hoberenaren Oscar saria, Kleopatra (1934), Bi banderapean (1936), Bizar-Urdinen zortzigarren emaztea (1938), Ia-ia zurea (1944), Erreserbarik gabe (1946), Familiarteko eztei-ogiak (1948), Parrish (1961).
- Chantemesse, André
- Chantilly
- Chao Meng-Fu
- Chao Phraya
- Chao Tzu-Yang
- Chaouchoin Loew Colbert, Claudette Lily
- Chapala aintzira
- Chapalangarra
- Chaplin, Charles Spencer
- Chapman, George
- Chapman, Tracy