Chamisso de Boncourt, Adelbert von
Alemaniar idazlea (Boncourt, Champagne, 1781 - Berlin, 1838). Jatorriz frantsesa zen; Izuaren garaian joan zen Alemaniara (1792). 1815ean itsasoratu zen mundu osoan barrena izadiari buruzko ikerketak egiteko asmotan. Bidaldia amaitu eta Berlingo Botanika Museoaren zuzendari izendatu zuten. Bidaia honen fruitu, Reise um die Welt (Munduaren inguruko bidaia) liburua eman zuen argitara geroago, 1836. urtean. Peter Schlemihls wundersame Geschichte (1824, Peter Schlemihl-en istorio miresgarria, A. Garikanok euskaratua) lana erbestean dagoenaren aitorpena da, itzala galdu zuen gizon baten historia; bertan, errealitatea eta fantasia nahasten dira etengabe eta ez da bertan kutsu autobiografikorik falta. Poema ugariren egilea da: Frauenliebe und Leben (Emakumeen amodioa eta bizitza), 1833. urtean Musen Almanaka aldizkariko zuzendari izendatu zuten. 1828. urtean Chamissok Des Basquen Etcheons Klage (Etxahun euskaldunaren kexua) poesia Etxahun Barkoxe Zuberoako koblakariari idatzi eta eskaini zion.
- Chamberlain, Owen
- Chambers, Ephraim
- Chambers, William
- Chambéry
- Chambi mendia
- Chamisso de Boncourt, Adelbert von
- Chamonix-Mont-Blanc
- Chamorro, Violeta Barrios de
- Chamoun, Camille
- Champa
- Xanpaina