Chambéry
Frantziako hego-ekialdeko prefetura hiria (Savoia). 56.788 biztanle. Saint-François-de-Sales katedrala (XV. m.), Fontaine des éléphants iturria (XVIII-XIX. m), Savoiako dukeen gaztelua (XIV-XV. m., XIX. mendean berritua). Museoak. Artzapezpikutegia. Garraio eta merkataritza hiri garrantzitsua. v Historia. 1232tik aurrera Savoiako hiriburua izan zen; 1792. eta 1815. urteen artean Frantziaren mendean egon zen. 1860. urtean Frantziako estatuaren eskuetara igaro zen Savoiarekin batera (1860ko apirilaren 22ko erreferenduma).