Chadwick, James
Fisikari ingelesa (Manchester, 1891 - Cambridge, 1974). Rutherford-en ikaslea izan zen. Fisika nuklearraz arduratu zen nagusiki, eta alfa izpien irradek materian eragiten duten desintegrazio artifiziala ikertu zuen. 1932. urtean neutroia aurkitu zuen. Aurkikuntza honi esker zehaztu ahal izan zen atomoaren nukleoaren egitura. v 1935. urtean Fisika Nobel saria eman zioten.