Chaco Handia
(Esp. Gran Chaco). Hego Ameriketako ordoki zabala (725.000 km2) Mato Grossoko goi-ordokia, Paraguai ibaiaren, Salado ibaiaren eta Boliviako Andeen artean dagoena. Chaco Handia hiru eskualdetan dago banatuta: Chaco Iparraldekoa (Chaco Boreal), Chaco Hegoaldekoa (Chaco Austral) eta Chaco Erdialdekoa (Chaco Central). Bolivia, Paraguai eta Argentinako estatuetako lurrak hartzen ditu. Ibai garrantzitsuenak Pilcomayo, Bermejo eta Salado dira. Klima eta landaretza tropikala. Baso ustiapena eta abeltzaintza.