Chacel, Rosa
Espainiar idazlea (Valladolid, 1898 - Madril, 1994). 1939. urtera arte Hora de España aldizkariko lankide izan zen. 1936ko gerra amaitutakoan Ameriketara jo zuen. Obra nagusiak: Memorias de Leticia Valle (Leticia Valle-ren oroitzapenak, 1945), La sinrazón (autobiografia, 1960), La confesión (Aitorpena, 1971), Barrio de Maravillas (Maravillas Auzoa, 1976), Versos prohibidos (Bertso debekatuak, 1978).