Cuzco
edo Cusco (Kitxuaz, «Lurraren zilborra»). Peru hego-erdialdeko hiria eta izen bereko departamentuko hiriburua, Huatanay ibaiaren ertzean, 3.416 metroko altueran (Ande mendietan). 181.604 biztanle (1981). Artzapezpikutegia. Unibertsitatea. Ospe handiko turismo hiria. v Historia. Cuzco inken inperioaren hiriburua izan zen. 1533. urtean Pizarrok hartu eta hustu egin zuen. Lurrikara batek suntsitu zuen hiria 1650. urtean. Cuzcok antzinako inka zibilizazioaren monumentu asko gorde du, lurrikarak hiria asko hondatu bazuen ere (Ollantayamboko harlanduzko harresiak, Sacsahuaman gotorlekuaren hondakinak). Espainiaren kolonia izan zeneko monumentu asko gorde dira (katedral barrokoa, 1550-1657; Merced komentuko klaustroa, 1622; San Sebastian eliza barrokoa, 1678; Casa de los cuatro bustos izeneko etxea, XVIII. mendekoa, Garmendia etxea, XVIII. mendekoa). Hego Ameriketako arkeologia hiriburua esaten diote Cuzcori.