Cunqueiro, Alvaro
Idazle galegoa (Mondoñedo, 1912 - Vigo, 1981). Galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen. Literatura genero guztiak landu zituen. Erdi Aroko gaietan oinarrituta, fikzioa eta errealitatea nahasten dira maiz Cunqueiroren obretan. Obra nagusiak: Mar ao Norde (Ipar Itsasoa, 1932), Poemas do si e non (Baiezko eta ezezko poemak, 1933), Cantiga nova que se chama Riveira (Riveira izena duen kantiga berria, 1934), Poemas, Antología de inéditos (Poemak, argitaragabeen antologia, 1934), Elegías y canciones (gazteleraz, 1934), As crónicas do Sochantre (Sochantreren kronikak, 1959), Un hombre que se parecía a Orestes (Oresteren antza zuen gizon bat, Nadal saria, 1969). Kazetari lanetan ere aritu zen. El Faro de Vigo egunkarian idatzi zituen artikuluak hainbat bildumatan argitaratu zaizkio hil ondoren.