Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Creuse

Frantzia erdialdeko departamendua [23], Massif Central mendialdearen ipar-mendebalean (Limousin) dagoena. Berry, Limousin eta Bourbonnais lurraldeetako eremuak hartzen ditu. 5.606 km2 eta 139.968 biztanle. Prefetura hiria: Guéret. Suprefetura: Aubusson. Nekazari herrialdea, industriak ez du garrantzi handirik. 1936. urtetik aurrera, biztanleriaren kopuruak behera egin du Creuseko departamenduan.